216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Akats zuzenketa, honako proiektu honen behin betiko onespenean: borondatezko birpartzelazio proiektua, lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektorean

Ikusi da badela akats bat honako proiektu honen behin betiko onespenean: borondatezko birpartzelazio proiektua, lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektorean. Proiektu hori onetsi zen Alkatetzaren 2024ko apirilaren 25eko 2024-0234 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2024ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16an. Aipatutako proiektuko eskubide eta betebeharren taulan ezarritako portzentajean dago akatsa (kontabilizatu gabe aprobetxamenduaren %10 Milagroko Udalari lagatzea, lagapenaren ordez balio ekonomikoa ematen baita), 6.199 finkari dagokionez (3. poligonoko 270. lurzatia), 6.2. apartatuan ("Jabeen eskubideak baloratzeko irizpideak").

Alkatetzaren 2024ko urriaren 10eko 2024-0518 Ebazpenaren bidez, akatsa zuzentzen da, eta honela gelditzen da idatzirik, zuzenketa eginda:

ERREGISTROKO FINKA / LURZATIA

JABEA

EKARRITAKO m² KOP.

HASIERA BATEKO ESKUBIDE ETA BETEBEHARREN ­PORTZENTAJEA (KONTABILIZATU GABE APROBETXAMENDUAREN %10 MILAGROKO UDALARI LAGATZEA, ­LAGAPENAREN ORDEZ BALIO EKONOMIKOA EMATEN BAITA)

HASIERA BATEKO
APROBETXAMENDUA
(aprobetxamendu
unitateak)

6.199 finka / 3. poligonoko 270. lurzatia

Gelagri Ibérica, SL

2.442,12 m²

%9,70

1.465,26 Aprob. Unit.

Argitara ematen den erabaki honen kontra, aurkez daiteke errekurtso hauetako bat, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Milagron, 2024ko urriaren 11n.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2414811