1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
133/2024 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "Valderrobles II" instalazio fotovoltaikoa, 5 MW-ekoa, eta haren ebakuazio azpiegiturak, Vianako udal-mugartean.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiaren urriaren 24ko 157/2023 Ebazpenaren bidez, 5 MW-eko "Valderrobles II" instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren proiektua, Vianako udal-mugartean, onetsi zen, instalazioa baimendu zen eta onura publikoa aitortu zitzaion.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Vianako alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Vianako udaletxean, 2024ko azaroaren 28an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau Sociedad de Explotación Fotovoltaica Zeta SL enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Vianako Udalaren iragarki-taulan.
Iruñean, 2024ko urriaren 2an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2414227