2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Balorazio txostenaren koefizienteak aplikatzea
Metautengo Udalak, uztailaren 10ean egin osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen zer dioen haren xedapen zatiak:
Lehenengoa.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 138.7 artikuluan ageri diren murriztapenak aplikatzea txosten berriaren zerga-oinarriari, bat etorriz foru lege beraren 138.2 artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin. Zerga-oinarri murriztuaren eta balioen konkurrentzia epea 4 urtekoa da, eta honela aplikatuko dira murriztapen koefizienteak: 2025ean, %75; 2026an, %50, eta 2027an, %25.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, bai eta Metautengo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere, herritar orok jakin dezan.
Metautenen, 2024ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2414888