216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Urbanizazio proiektua UE -1124 unitatean. Hasierako onespena

Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen 2024ko urriaren 14an, hasiera batez onesteko urbanizazio proiektua UE -1124 unitatean, Reformas y Construcciones Lasa SLk sustatua.

Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendabian, 2024ko urriaren 14an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2414851