2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Xehetasun-azterketa, Hiriberri Longidako 12. poligonoko 92. lurzatian. Hasierako onespena
Longidako Udaleko alkate udalburuak, 2024ko irailaren 30ean eman ebazpen baten bidez, erabaki du "hasiera batez onestea Hiriberri Longidako 12. poligonoko 92. lurzatiko xehetasun-azterketa, Joseba Sarries Garcíak sustatua".
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Longidan, 2024ko urriaren 10ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L2414738