216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Iratxetako Iturzar kalearen urbanizazio-proiektua. Behin betiko onespena

Alkatearen 2024ko uztailaren 19ko 86/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Iratxetako Iturzar kalearen urbanizazio-proiektua, Leozko Udalak, Bernarda Murillo Beorleguik eta Jurado Gómez Rubén y Martos García Rosa sozietate irregularrak sustatua.

2024Ko irailaren 3an 100/2024 Ebazpena eman zen, proiektuan adierazitako BEZ-tasaren akats zuzenketa xede duena.

Espedientea jendaurrean jarri zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak xedatzen duenarekin, lege-testu beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez, (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Alkatetzaren 2024ko urriaren 7ko 121/2024 Ebazpenaren bidez, aurkezturiko alegazio bakarra ebatzirik, behin betiko onetsi zen aipatu urbanizazio-proiektua.

Iratxetan (Leotz), 2024ko urriaren 10ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2414835