216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGETAKO KONTZEJUA

Izen ofizialaren aldaketa. Jendaurreko informazioa

Larragetako Kontzejuko Batzarrak, 2024ko urriaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontzejuaren izen ofiziala elebidun bihurtzeko erabakia; eta aurrerantzean Larragueta / Larrageta izanen da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22 artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko aldia iragandakoan, behin betiko onetsiko da, aurkezten diren alegazioak edo oharrak ebatzi ondoren.

Larragetan, 2024ko urriaren 11n.–Kontzejuko burua, María Manso Montes.

Iragarkiaren kodea: L2414784