2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
Xehetasun-azterketa, Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 34. eta 35. lurzatietan. Hasierako onespena
Udalak, 2024ko abuztuaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 34. eta 35. lurzatien xehetasun-azterketa, Iosu Valencia Ojerrek eta Asier Valencia Ojerrek sustatua eta José Luis García Silvak idatzia.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betiko bihurtuko da automatikoki.
Ibargoitin, 2024ko urriaren 11n.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.
Iragarkiaren kodea: L2414813