2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 308. lurzatian. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, alkatearen 2024ko urriaren 10eko 2024/1212 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Uharteko Udalaren eta Aceros Calibrados SAren arteko kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 308. lurzatirako hiri-jarduketarako plan berezia onestearen ondoriozko nahitaezko lagapenaren betebeharrak monetarizatzeko (1899/2024 espedientea).
Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 24.2 eta 25.5 artikuluetan xedatutakoarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.
Uharten, 2024ko urriaren 11n.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2414799