2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 308. lurzatian. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, alkatearen 2024ko abuztuaren 26ko 2024/1037 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 308. lurzatirako hiri-jarduketarako plan berezia, zeina Areta Iparraldeko Plan Bereziaren aldaketari buruzkoa baita, eremua antolatu, eta edukiera eta eraikigarritasuna handitzeko. Eta, aldi berean, finkaren gainerako zatia nahitaez eta doan laga zaio Udalari. Espedientea Aceros Calibrados SAk sustatu du (1899/2022 espedientea).
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2024ko urriaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L2414787