2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Xehetasun-azterketa, Irozko 4. poligonoko 9. lurzatian. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, alkatearen 2024ko urriaren 9ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Irozko 4. poligonoko 9. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Regina Natividad Ripa Barberíak sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Esteribarren, 2024ko urriaren 14an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2414834