2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 81. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzak 2024ko urriaren 8an emandako 395/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Pedro José Eslava Zozayak sustatutako xehetasun-azterketa, Zizur Txikiko katastroko 1. poligonoko 81. lurzatiari dagokiona.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Gazolatzen, 2024ko urriaren 8an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2414676