2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Lankidetza hitzarmena sinatzea TASUBINSArekin udal kirol eta kultur instalazioen erabilera baldintzak arautzeko
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Oltza Zendeako Udalak eta TASUBINSA enpresak harturiko erabakia, hizpide duena Oltza Zendeako Udalaren eta TASUBINSAren arteko lankidetza hitzarmena, helburu duena arautzea zer baldintzatan erabiliko dituzten desgaitasuna dutenek Udalaren jabetzako kirol eta kultura instalazioak, sustatzeko haien integrazio pertsonala, soziala eta lanekoa. Hori guztia, urriaren 1eko 40/2015 Legeari egokiturik (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea).
Hitzarmenaren testua osorik dago argitaratuta Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoko Gardentasun Atarian, esteka honetan:
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/6ab1202d-ab1a-4385-b544-cf39992615f2/
Oltza Zendean, 2024ko urriaren 15ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2414901