2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Lanak; "Bidegorria eta oinezkoentzako bidea den Bidasoako Bide Berdea egokitzea Donezteberen eta Elizondoren tartean". Desjabetze-espedienteari eta proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendari hasierako onespena ematea
Bertizaranako Udalak, 2024ko urriaren 11n egindako osoko bilkuran, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–"Bidegorria eta oinezkoentzako bidea den Bidasoako Bide Berdea egokitzea Donezteberen eta Elizondoren tartean" izeneko lanek eraginpean hartutako ondasunen eta eskubideen zerrenda onartzea hasiera batean, Bertizaranako udalerriari dagokionez, eta proiektu horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen desjabetze-espedienteari hasiera ematea. Zerrenda hori erabaki honen I. eranskinean dago jasota.
Bigarrena.–Proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak onura publikokoak direla eta horiek okupatu behar direla aitortzea eta adieraztea, proiektua onartzean inplizituki jasota egonik.
Hirugarrena.–Proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda (erabaki honen 1. eranskinean ageri da) jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean. Epe horretan, espedienteak eragiten diela irizten dioten pertsonek bertan agertu ahal izanen dute eta egoki iritzitako ohar edo alegazio guztiak egin ahal izanen dituzte, eta argitaratutako zerrendan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko beharrezkoak diren datuak aurkeztu ahal izanen dituzte idatziz; horretarako, dokumentazio teknikoa (Kream Sozietate Kooperatiboa ingeniaritza-bulegoko Juan Carlos Ovalle Cortissoz jaunak, bide, ubide eta portuetako ingeniariak 2024ko uztailean idatzitako obra-proiektu teknikoa) eskuragarri izanen dute udal honen bulegoetan.
Laugarrena.–Erabaki hau eta aipatutako 1. eranskina (titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda jasotzen duena) argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean zabalpen handien duten egunkarietan eta Bertizaranako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Erabaki honekin batera atxiki da, 1. eranskin gisa, "ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda".
Bertizaranan, 2024ko urriaren 11n.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.
1. ERANSKINA.–PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
LURZATIA | TITULARRA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | AZPILURZATIA | LURZATI MOTA | OKUPAZIOAREN AZALERA BEHIN BETIKOA (m²) |
BE-01 | Ariztegui Irigoyen Isabel | Bertizarana | 4 | 301 | B | Landa-lurra | 865,80 |
BE-02 | Arcelormittal España SA | Bertizarana | 4 | 102 | B | Landa-lurra | 1.232,75 |
G | Landa-lurra | 269,12 |
BE-03 | Arcelormittal Amds Processing SL | Bertizarana | 4 | 194 | A | Landa-lurra | 269,12 |
BE-04 | Legasako Kontzejuko herri-lurrak | Bertizarana | 4 | 195 | E | Landa-lurra | 277,16 |
BE-05 | Aleixandre Micheo Jorge | Bertizarana | 4 | 187 | A | Landa-lurra | 1.050,18 |
BE-06 | Migueltorena Larregui María Teresa | Bertizarana | 4 | 189 | A | Landa-lurra | 150,84 |
BE-07 | Legasako Kontzejuko herri-lurrak | Bertizarana | 4 | 188 | A | Landa-lurra | 224,27 |
BE-08 | Legasako Kontzejuko herri-lurrak | Bertizarana | 4 | 185 | A | Landa-lurra | 122,78 |
BE-09 | Babace Irigoyen Antonio | Bertizarana | 4 | 184 | A | Landa-lurra | 98,40 |
BE-10 | Quispe Jimenez, Myrian Lastenia Subizar Sarratea, Saturnino | Bertizarana | 4 | 410 | B | Landa-lurra | 68,64 |
Iragarkiaren kodea: L2415331