2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Xehetasun-azterketa 9. poligonoko 358. lurzatian. Hasierako onespena
Berako Udaleko alkateak, urriaren 14an emandako 283/2024 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman dio 9. poligonoko 358. lurzatiko (Bidasoa karrika 45) xehetasun-azterketari. Copropietarios CL Bidasoa 45 Txarmanta da sustatzailea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.
Beran, 2024ko urriaren 14an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2414826