2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Xehetasun-azterketa 10. poligonoko 140. eta 141. lurzatietan. Hasierako onespena
Berako Udaleko alkateak, urriaren 9an emandako 280/2024 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman dio 10. poligonoko 140. eta 141. lurzatietako (Ugalzubia karrika 6-8) xehetasun-azterketari. Ugalzubia karrika 6-8ko jabekideen erkidegoa da sustatzailea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.
Beran, 2024ko urriaren 9an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2414683