Iragarkia
216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3717/2024 EBAZPENA, urriaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko.
Abenduaren 15eko 109/2021 Foru Dekretuaren bidez (2021eko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2021eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, eta albaitarien lanpostuak sartu ziren bertan. Eskaintza hori Estatuko 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean ezarritako egonkortzearen araberakoa da, eta ekainaren 27ko 3/2017 Legean ezarritako egonkortze-tasari dagokio.
Abenduaren 27ko 308/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, eta albaitarien lanpostuak sartu ziren bertan. Eskaintza hori Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako egonkortze-tasa espezifikoari dagokio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 3541/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien bederatzi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien bederatzi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urriaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
DEIALDIA, ALBAITARIEN BEDERATZI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO
Honako hauek dira deialdiaren
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da albaitarien 9 lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, A mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 3541/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen lekualdatze-lehiaketarako deialdiaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Lanpostu hutsen hautaketa egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak, eskakizunak eta destinoak.
1.2. Bederatzi lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–4 lanpostu txanda irekian.
–5 lanpostu igoera txandan.
1.3. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, lanpostu horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Bestalde, baldin igoera-txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Albaitaritzako gradudun edo lizentziadun titulu unibertsitarioa izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek, honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikoko deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuz.
Desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Funtzio publikoan sartzeko eta bertan jarduteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik, 41,60 euroko tasa ordaindu behar da.
Telematikoki ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortuta duten pertsonak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespena (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.
Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: César Fernández Salinas jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaiburua: David Navarro Caspistegui jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Animalien Osasunaren Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Agustín Poblador Sancho jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Animalien Ekoizpenaren Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Fernando Hermógenes Mutilva González jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Lagun egiteko eta Esperimentaziorako Animalien Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Jesús María Razquin Goicoa jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Raquel Munárriz Ardaiz andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Elikagaien Segurtasunaren Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Ana Urdanoz Tabuenca andrea, Langileen Batzordea ordezkatuz.
–Ordezko epaimahaikidea: Ana Carmen García del Pozo Aguirre andrea, Langileen Batzordea ordezkatuz.
–Epaimahaikide-idazkaria: Francisco Javier Lizarbe Chocarro jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Garapenaren, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikide-idazkaria: José Ignacio Zabalza Valencia jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko NBEUFek eta LGENFek finantzatutako Laguntzen eta Estatuaren Laguntzen Laguntza Juridikoaren Bulegoko burua.
5.2. Epaimahaia hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon behar dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2025eko martxotik aurrera hasiko da.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba:
Lehenbiziko proban, idatziz erantzun beharko da test erako galdetegi bat, gehienez 100 galderaz osatua, ebazpen honen eranskinean ageri diren gaiei buruz. Galdera bakoitzak lau erantzun aukera izanen ditu, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Idatzizko proba hau egiteko 3 ordu eta erdi izanen dira gehienez.
Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 40 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.3.2. Bigarren proba:
Teorikoa izanen da. Idatziz garatu beharko dira 2 gai, bata deialdi honetako eranskinean ageri den gai-zerrendaren II. zatikoa, eta bestea, III. zatikoa.
Kalifikazio epaimahaiak gai bat hautatuko du aipatutako ataletako bakoitzetik; eta izangaiek garatu beharko dituzte.
Proba idatzi hori egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.
Bigarren proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 15 puntuko balorazioa izanen du.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.
Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.3.3. Hirugarren proba:
Teoriko-praktikoa izanen da. Bi txosten idatzi beharko dira epaimahaiak proposatuko dituen kasu praktikoei buruz. Kasuak ebazpen honetako eranskinean ageri den gai-zerrendaren I. zatiko, II. zatiko eta III. zatiko gaiekin lotuak egonen dira eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren ezagutzen gainekoak izanen dira.
Proba idatzi hori egiteko 3 ordu izanen dira gehienez.
Hirugarren proban 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.
6.3.4. Bigarren proban eta hirugarrenean, plika sistema erabiliko da.
6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen ditu izangaiek lortutako puntuazioak, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxaren barnean), eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematikoki.
7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera banatuta eta lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egin daitezen.
7.2. Puntu-berdinketarik gertatuz gero, lehenengo proban puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, hirugarren proban eta bigarren proban lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, hurrenez hurren.
7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du, izangaiek aurkez ditzaten betebehar hau betetzen dutela frogatzeko agiriak, ezartzen den bidea erabiliz:
–Deialdiko 2.1.1.c) eta d) ataletan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
–B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen lanpostua eskuratu nahi izanez gero.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta, orobat, hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda, zeina ordenatuko baita lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun hurrenkerari jarraikiz. Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, horretarako ezarritako epean, izangaiek jakinaraziko dute lanpostu hutsetatik zein duten nahiago, hurrenkera adieraziz.
8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz, ziurtagiri bat, adierazten duena desgaitasun aitortua bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Ziurtagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Bestalde, hautaprobak igoera-txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostuak hautatzeko, txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen direnak.
Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean:
A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zin edo promesa, adierazten duena errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.
B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzeko, edo borondatezko eszedentzian eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterakoren batean.
9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu agiri horiek adierazitako epean aurkezten ez dituen izangaia. Halaber, ezin izanen da izendatu deialdiko 2. oinarriko baldintza guztiak betetzen dituela frogatzen ez duena ere. Halakoetan, baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe eskaeraren faltsukeria dela-eta egozten ahal den erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanpostuaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiltzeko besteren baten beharra izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.
9.6. Izangai batek ez badu lanpostua hautatzen prozedurak agintzen duen moduan eta epean, edo hautapen prozesuari uko egiten badio, edo betetzen ez baditu lanpostuan aritzeko deialdian ezarritako betebeharrak edo ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa, prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio-organo eskudunak haren baja beteko du, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.
Aurreko ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, halakoetan proposatzen diren izangai berriei zuzenean adjudikatuko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostu hutsak.
10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, halaber, lanpostu hutsak esleituko dira.
10.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.
Aipatutako epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaz jabetzen ez bada, galduko ditu Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak. Halakoetan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.
10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie, jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den lanpostua beteko da, era berean, deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautapena. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostuak.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren iragarki-taulan argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.
12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:
a) Hautapen prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.
12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Errekurtsoak.
Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori dena, jarraikiz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluari eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
I. zatia.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta eginbeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.
6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.
9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".
10. gaia.–Administrazio-egintzak: Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.
11. gaia.–Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea.
12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio-karrera. Administrazio-egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.
15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.
16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
19. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
20. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena: I., II. eta III. tituluak.
II. zatia.
1. gaia.–Haragitarako eta zezenketetarako behi-aziendaren sektorea Nafarroan: ekoizpeneko arraza nagusiak. Garrantzi ekonomikoa. Ekoizpen sistemak. Merkataritzaren eta ekoizpenaren antolamendua. Ekoizleen eta hazleen elkarteak.
2. gaia.–Haragitarako eta esnetarako ardi- eta ahuntz-aziendaren sektorea Nafarroan: ekoizpeneko arraza nagusiak. Garrantzi ekonomikoa. Ekoizpen sistemak. Merkataritzaren eta ekoizpenaren antolamendua. Ekoizleen eta hazleen elkarteak.
3. gaia.–Zerri-aziendaren sektorea Nafarroan: ekoizpeneko arraza nagusiak. Garrantzi ekonomikoa. Ekoizpen sistemak. Merkataritzaren eta ekoizpenaren antolamendua. Esportazioa.
4. gaia.–Esnetarako behi-aziendaren sektorea Nafarroan: ekoizpeneko arraza nagusiak. Garrantzi ekonomikoa. Ekoizpen sistemak. Merkataritzaren eta ekoizpenaren antolamendua. Nahitaezko aitorpenak eta esne kontratuak. Ekoizleen eta hazleen elkarteak.
5. gaia.–Haragitarako, arrautzetarako eta ehizarako hegaztien sektorea Nafarroan. Garrantzi ekonomikoa. Ekoizpen nagusiak eta ustiategi motak. Merkataritzaren eta ekoizpenaren antolamendua.
6. gaia.–Untxi-hazkuntzaren sektorea Nafarroan. Garrantzi ekonomikoa. Ekoizpen sistemak. Merkataritzaren eta ekoizpenaren antolamendua. Erlezaintza sektorea Nafarroan. Ezaugarriak eta garrantzi ekonomikoa. Ekoizpen sistemak. Merkataritzaren eta ekoizpenaren antolamendua. Erlezaintzaren Plan Nazionala. Polinizaziorako laguntzak.
7. gaia.–Gainean ibiltzeko eta haragitarako zaldi-aziendaren sektorea Nafarroan. Garrantzi ekonomikoa. Ekoizpen sistemak. Merkataritzaren eta ekoizpenaren antolamendua. Bertako arraza nagusiak. Ekoizleen eta hazleen elkarteak.
8. gaia.–Abeltzaintzako espezieak identifikatu eta erregistratzeko sistemei buruzko araudia. 787/2023 Errege Dekretua, urriaren 17koa, itxian dauden lehorreko zenbait animalia espezieren trazabilitate, identifikazio eta erregistro sistema arautzeko xedapenak ematen dituena.
9. gaia.–Zerri-aziendaren antolamendu zooteknikoari buruzko araudia: 306/2020 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, zerri ustiategi intentsiboak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena. 1221/2009 Errege Dekretua, uztailaren 17koa, zerri-aziendaren ustiategi estentsiboak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena.
10. gaia.–Hegazti-hazkuntzaren eta untxi-hazkuntzaren antolamendu zooteknikoari buruzko araudia: 637/2021 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena; 1547/2004 Errege Dekretua, ekainaren 25ekoa, untxi-ustiategiak antolatzeko arauak ezartzen dituena.
11. gaia.–Behi-aziendaren, zaldi-aziendaren eta erlezaintzaren antolamendu zooteknikoari buruzko araudia: 1053/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, behi-abeltegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena. 804/2011 Errege Dekretua, ekainaren 10ekoa, zaldi-ustiategien antolamendu zooteknikoa, sanitarioa eta animalien ongizateari buruzkoa arautzen duena eta zaldi-aziendaren plan sanitarioa ezartzen duena. 209/2002 Errege Dekretua, otsailaren 22koa, erlezaintzako ustiategiak antolatzeko arauak ezartzen dituena.
12. gaia.–Abeltzaintzaren antolamenduari buruzko foru araudia: 31/2019 Foru Dekretua, martxoaren 20koa, abeltzaintzako ustiategiek bete behar dituzten baldintza higieniko-sanitarioak, animalien ongizatekoak eta antolamendu zooteknikokoak ezartzen dituena; 148/2003 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, abeltzaintzako instalazioek ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena.
13. gaia.–Animalien trazabilitate sistema (SITRAN). Animalien trazabilitateko sistema nazionalaren elementuak eta ezaugarriak. 479/2004 Errege Dekretua, martxoaren 26koa, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorra ezartzen eta arautzen duena. 728/2007 Errege Dekretua, ekainaren 13koa, Abereen Mugimenduen Erregistro Orokorra eta Animaliak Banaka Identifikatzeko Erregistro Orokorra ezarri eta arautzen dituena.
14. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko abere lehiaketen eta animalien beste bilketa batzuen gaineko araudia: 491/2013 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, abere lehiaketak eta animalien beste bilketa batzuk arautzen dituena. Behi-, ardi- eta zerri-aziendaren kanalak sailkatzeari eta etiketatzeari buruzko Europar Batasuneko araudia.
15. gaia.–Abere arrazak eta Nafarroako arraza autoktonoak: abere arrazei buruzko Espainiako eta Nafarroako araudia. Nafarroako arraza autoktonoen ezaugarriak: erroldak, ekoizpenaren orientazioa, banaketa, hobekuntza planak.
16. gaia.–NPE laguntzak. Nekazaritza Politika Erkidegoaren laguntzak, abeltzaintzako sektore bakoitzerako berariazko laguntzak. Lege araudia. Finantzaketaren araubidea.
17. gaia.–Abeltzaintzarekin lotura duten Nafarroako 2023-2030 NPEPEn sarturiko laguntzak: galzorian dauden arrazak, abeltzaintza ekologikoa, inbertsiorako eta bere gain hasteko laguntzak, eskualde behartsuetarako laguntzak. Lege araudia. Finantzaketaren araubidea.
18. gaia.–Estatu-laguntzak: abeltzaintza sektorerako estatu-laguntzen gaineko Europar Batasuneko gidalerroak. Enpresa txiki eta ertainentzako estatu-laguntzen gaineko erregelamendua. "De minimis" laguntzak. Nafarroan, abeltzaintzaren eremuan ematen diren estatu-laguntzak.
19. gaia.–Abeltzaintzako ustiategiek ingurumenaren kutsaduran duten eragina. Hondakinak kudeatzeko planak. Hondakinak, mindak eta simaurrak balorizatzea: erabiltzeko aukerak eta tratamendu alternatiboak. Nafarroako Foru Komunitateko eremu kalteberak. Ecogan.
20. gaia.–Elikagaien segurtasuna Europar Batasunean. "Etxaldetik mahaira" estrategia. Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritza. Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia. Codex Alimentarius-eko Batzordea.
21. gaia.–Elikagai produktuen higienea. Elikagaien higienearen printzipio orokorrak.
22. gaia.–Kontrol ofizialak eta beste jarduera ofizial batzuk. 2017/625 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2017ko martxoaren 15ekoa, elikagaien eta pentsuen legedia eta animalien osasun eta ongizateari, landare osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko egiten diren kontrolei eta beste jarduera ofizial batzuei buruzkoa, eta zenbait erregelamendu aldatzen dituena. Kontrol ofizialei eta horien osagaiei buruzko informazioa kudeatzeko sistema ("SGICO" erregelamendua).
23. gaia.–Elikagaien Katea Ofizialki Kontrolatzeko Plan Nazionala. PNCOCA 2021-2025.
24. gaia.–Higienea abeltzaintzako ekoizpen primarioan. Araudia eta kontrola.
25. gaia.–Higienea esne gordinaren ekoizpenean. Esne ekoizpenaren trazabilitatea. Q letra. Nafarroan nola aplikatzen den. Araudia eta kontrola.
26. gaia.–Higienea akuikulturako ekoizpen primarioan. Animalien osasuna eta produktuen osasuna akuikulturan. Araudia eta kontrola. Akuikulturaren sektorea Nafarroan.
27. gaia.–Kontrol ofizialak albaitaritzako sendagai gisa edo pentsuetarako gehigarri gisa baimenduta dauden substantzia farmakologikoki aktiboen erabileraren gainean, eta debekatuta dauden edo baimendu gabe dauden substantzia farmakologikoki aktiboen eta horien hondakinen gainean. (PNIR).
28. gaia.–Animalien elikadura. Pentsuen higienea. Pentsuen merkaturatzea eta erabilera. Pentsuetarako lehengaien katalogoa. Nutrizio helburu espezifikoetarako pentsuak. Animalien elikaduraren sektoreko establezimenduen erregistroa (SILUM). Sektoreak Nafarroan duen garrantzia.
29. gaia.–Animalien elikadura. Giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuak animalien elikaduran. Pentsuen bidez kutsa daitezkeen entzefalopatia espongiforme jakin batzuk prebenitzea, kontrolatzea eta desagerraraztea. Pentsuetan nahi ez diren substantziak.
30. gaia.–Animalien elikagaietako gehigarriak: baimentzea, etiketatzea eta ontziratzea, gehigarrien Europako erregistroa, gehigarri taldeak, erabiltzeko baldintza orokorrak. Genetikoki eraldatutako organismoak. Genetikoki eraldatutako elikagaiak eta pentsuak: baimentzea, Europako Erkidegoko erregistroa, betekizunak, etiketatzea, trazabilitatea.
31. gaia.–Sendagai-pentsuak. Fabrikazioa, biltegiratzea, garraioa eta merkaturatzea. Establezimenduak baimentzea. Preskripzioa eta erabilera. Mikrobioen aurkako printzipio aktiboen kutsadura gurutzatuaren gehieneko maila espezifikoak, gai horien hartzaile ez diren pentsuetan.
32. gaia.–Animalien elikaduraren gaineko kontrol ofiziala. Animalien Elikaduraren arloko Koordinazio Batzorde Nazionalak onetsitako agiriak.
33. gaia.–Albaitaritzako sendagaiak. Baimentzeko eta erregistratzeko prozedurak eta irizpideak. Albaitaritzako sendagaien banaketa, preskripzioa eta ematea. Albaitaritzako farmakozaintza. Inplikatutako erakundeak.
34. gaia.–Mikrobioen aurkako gaiekiko erresistentziak. Europar Batasuneko egoera. Antibiotikoen erabilera jasangarria. Albaitaritzan egiten diren antibiotiko preskripzioak kontrolatzeko sistema informatikoa (PRESVET). Antibiotikoekiko Erresistentziaren aurkako Plan Nazionala (PRAN). Mikrobioen aurkako gaiekiko erresistentzien zaintza.
35. gaia.–Albaitaritzako sendagaien banaketaren, preskripzioaren eta ematearen gaineko kontrol ofiziala.
36. gaia.–Baldintzazkotasun indartua Nafarroan. 7/2024 Foru Agindua, urtarrilaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, arauak ezartzen dituena NPEren esparruan laguntzak jasotzen dituztenek bete behar dituzten baldintzazkotasun indartua eta gizarte baldintzazkotasuna aplikatzeko, onuradun horiek Nafarroako Foru Komunitatean zuzeneko ordainketak eta landa garapenaren arloko urteko zenbait ordainketa jasotzen badituzte. Baldintzazkotasuna abeltzaintzako ustiategietan. Abeltzaintza Zerbitzuaren eginkizuna. NBEFen 37/2024 eta 38/2024 zirkularrak.
III. zatia.
1. gaia.–Animalien Osasunaren Mundu Erakundea (AOME): eginkizunak. AOMEren kodeak eta eskuliburuak. Informazio Zoosanitarioaren Mundu Sistema.
2. gaia.–2016/429 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko martxoaren 9koa, animalien gaixotasun kutsakorrei buruzkoa eta animalien osasunaren arloko egintza batzuk aldatzen edo indargabetzen dituena («Animalien osasunari buruzko legeria»).
3. gaia.–Abeltzaintzako ustiategien osasun plan integrala. Bisita zoosanitarioa. Ustiategiko albaitaria.
4. gaia.–Animalien lekualdaketa Europar Batasunaren barnean: 2020/688 (EB) Erregelamendu Delegatua, Batzordearena, 2019ko abenduaren 17koa, zeinaren bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/429 (EB) Erregelamendua osatzen baita, Europar Batasunaren barnean lurreko animaliak eta txitatzeko arrautzak lekualdatzeko baldintza zoosanitarioei dagokienez.
5. gaia.–2020/687 (EB) Erregelamendu Delegatua, Batzordearena, 2019ko abenduaren 17koa, zeinaren bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/429 (EB) Erregelamendua osatzen baita zerrendako gaixotasun jakin batzuen prebentzioari eta kontrolari buruzko arauei dagokienez. Gaixotasunen aurkako kontingentzia planak.
6. gaia.–2020/689 (EB) Erregelamendu Delegatua, Batzordearena, 2019ko abenduaren 17koa, zeinaren bidez osatzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/429 (EB) Erregelamendua, zaintza-arauei, desagerrarazteko programei eta gaixotasunik gabeko estatusari dagokienez, zerrendako gaixotasun jakin batzuen eta gaixotasun berrien kasuan.
7. gaia.–11/2000 Foru Legea, azaroaren 16koa, Abereen Osasunari buruzkoa (Nafarroakoa). 8/2003 Legea, apirilaren 24koa, Animalien Osasunari buruzkoa.
8. gaia.–Zerri-aziendaren gaixotasun infektokutsakor nagusiak. Zaintza eta kontroleko programa ofizialak. Egoera. Epidemiologia, diagnostikoa.
9. gaia.–Hegazti gripea. Newcastle-ko gaixotasuna. Zaintza eta kontroleko programa ofizialak. Egoera. Epidemiologia, diagnostikoa, kontrola.
10. gaia.–Salmonella hegaztietan. Epidemiologia. Egoera sanitarioa. Osasun publikoan dituen inplikazioak. Berariazko araudia. Zaintza eta kontroleko programa ofizialak.
11. gaia.–Gaixotasun infektokutsakorrak ekidoetan. Zaintza eta kontroleko programa ofizialak. Epidemiologia, diagnostikoa, kontrola eta desagerraraztea. Gaixotasun infektokutsakorrak erleetan. Epidemiologia, diagnostikoa, kontrola eta desagerraraztea. Erlezaintzako osasun plana eta erleen eritasunen zaintza epidemiologikoa egiteko beste programa batzuk.
12. gaia.–Tuberkulosia. Behien tuberkulosia desagerrarazteko programa nazionala. Egoera. Araudia. Basa-espezieen tuberkulosiaren gainean jarduteko plana.
13. gaia.–Behien bruzelosia. Ardien eta ahuntzen bruzelosia. Zerrien bruzelosia. Egoera. Araudia.
14. gaia.–Mihi urdina. Zaintzarako, kontrolerako eta desagerrarazteko programa nazionala. Egoera sanitarioa. Araudia. Gaixotasun hemorragiko epizootikoa. Egoera sanitarioa.
15. gaia.–Behien infekziozko errinotrakeitisa. Prebenitzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko borondatezko programa nazionala. Egoera. Araudia. Behien beherako birikoa. Egoera. Araudia.
16. gaia.–Ardien eta ahuntzen baztanga. Egoera. Epidemiologia, zaintza. Araudia. Ahoeria. Egoera. Epidemiologia, zaintza. Araudia.
17. gaia.–Entzefalopatia espongiforme kutsakorrak (EEK). EEKak zaintzeko eta kontrolatzeko programa integral koordinatua. Egoera sanitarioa.
18. gaia.–Amorrua. Epidemiologia. Egoera sanitarioa, bereziki Europari erreparatuta. Diagnostikoa. Kontrola. Kontingentzia planak. Txertaketa programa Nafarroan. Araudia.
19. gaia.–Hidatidosia, Q sukarra, leishmaniasia, Mendebal Niloko sukarra, Lyme-ren gaixotasuna eta Krimea-Kongoko sukarra. Egoera. Diagnostikoa. Zaintza eta kontrola.
20. gaia.–Fauna basatia, etxeko animaliei gaixotasunak kutsatzeko bide. Gordailuak. Abeltzaintzako espezieei eragiten dieten fauna basatiaren gaixotasun nagusiak. Kontrola eta zaintza. 50/2018 Errege Dekretua, otsailaren 2koa.
21. gaia.–Giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuei eta produktu eratorriei aplikatzen zaizkien osasun arauak. Kategoriak. Bilketa eta garraioa. Baimendutako destinoak. Trazabilitatea.
22. gaia.–Kanpo merkataritza. Animalien esportazioa. Eskumenak. Prozedurak. Giza kontsumorako elikagaiak esportatzeko autokontrol espezifikoen sistema ikuskatua. Araudia.
23. gaia.–Garraiorako ibilgailuak garbitu eta desinfektatzeko zentroak. Araudia. Abereak errepidez garraiatzeko ibilgailuak garbitu eta desinfektatzeko zentroen kontrol ofizialeko programa.
24. gaia.–Abereak lekuz mugitzearen alderdi sanitarioak, Espainian eta Europar Batasunean. Araudia.
25. gaia.–Biosegurtasuna. Biosegurtasunerako plan estrategikoa zerri ustiategietan. Biosegurtasuna hegazti ustiategietan. Behi-aziendaren biosegurtasuna.
26. gaia.–Epidemiologia. Diagnostikoa. Laginketa. Abereen gaixotasunen zaintza epidemiologikoa. Unitate epidemiologikoa. Zaintza epidemiologikoko alerta sanitarioko sareak, Espainiakoak eta nazioartekoak.
27. gaia.–Esperimentaziorako animalien ongizateari buruzko araudia: 53/2013 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, esperimentaziorako eta beste helburu zientifiko batzuetarako (irakaskuntza barne) erabiltzen diren animaliak babesteko oinarrizko arauak ezartzen dituena; ECC/566/2015 Agindua, martxoaren 20koa, esperimentaziorako eta beste helburu zientifiko batzuetarako (irakaskuntza barne) erabili, hazi edo hornitutako animaliak maneiatzen dituzten langileek bete behar dituzten gaikuntza-baldintzak ezartzen dituena.
28. gaia.–Lagun egiteko animalien ongizateari buruzko Nafarroako araudia: 19/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Lagun Egiteko Animaliak Nafarroan Babesteari buruzkoa, eta hura garatzen duen 94/2022 Foru Dekretua, urriaren 26koa.
29. gaia.–Lagun egiteko animalien ongizateari buruzko Estatuko araudia. 7/2023 Legea, martxoaren 28koa, animalien eskubideak eta ongizatea babestekoa.
30. gaia.–Ekoizpenerako animalien ongizateari buruzko araudi orokorra. Europako erregulazioa eta haren aplikazioa Estatuan. 32/2007 Legea, azaroaren 7koa, ustiapenean, garraioan, saiakuntzetan eta hilketan animaliak nola zaindu arautzen duena.
31. gaia.–Animalien ongizatea abeltzaintzako ustiategietan. Kontrol planak. 348/2000 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez ordenamendu juridikoan txertatzen baita 98/58/EE Zuzentaraua, abeltzaintzako ustiategietan animaliak babesteari buruzkoa.
32. gaia.–Animalien ongizateari buruzko araudia animalien hilketan: 37/2014 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, animalien babeseko alderdi batzuk arautzen dituena, animaliak hiltzeko uneari dagokionez. Txahalen ongizateari buruzko araudia: 1047/1994 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa, txahalak babesteko gutxieneko arauei buruzkoa.
33. gaia.–Etxeko hegaztien ongizateari buruzko araudia: 3/2002 Errege Dekretua, urtarrilaren 11koa, arrautzetarako oiloak babesteko gutxieneko arauak ezartzen dituena; 692/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa, haragitarako oilaskoak babesteko gutxieneko arauak ezartzen dituena. Post mortem kontrol ofiziala, ongizate baldintza txarrak detektatzeko.
34. gaia.–Zerri-aziendaren ongizateari buruzko araudia: 1135/2002 Errege Dekretua, urriaren 31koa, zerriak babesteko gutxieneko arauei buruzkoa. Kaudofagia prebenitzeko plana.
35. gaia.–Garraioan animalien ongizatea zaintzeari buruzko araudia. Sirentra.
36. gaia.–Zezen ikuskizunei buruzko Nafarroako Erregelamendua. Inplikatutako albaitarien eginkizunak. Zezenketetarako aziendaren mugimenduari buruzko araudia.
Iragarkiaren kodea: F2414635
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
