216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Tronpeta eta tronboiko irakaslea kontratatzea

2024ko urriaren 16an, Baztango Udaleko alkateak 474/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"–Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzko espedientea aztertu da. Deialdi hori 2022ko urriaren 31ko Alkatetza Ebazpenaren bidez onartu zen, eta 2022ko azaroaren 7ko 219 zenbakiko NAOn argitaratu zen.

–Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskainitako plaza-kopuruan puntuaziorik handiena duten izangaiak izendatu edo kontratatzeko.

–Deialdiaren 10.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta izangaiak eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Honako pertsona hau lan-araubide finkoan kontratatu behar dela zehaztea:

IZENA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

KONTRATUA
SINATZEKO EGUNA

Toribio Onandia, Ibai

Tronpeta eta tronboiko irakaslea

Lan-kontratu finko jarraigabea

2024-11-04

2. Adieraztea izangaiak kontratua sinatzeko zehaztutako datan sinatu beharko duela dagokion kontratua.

3. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, toki erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak".

Baztanen, 2024ko urriaren 16an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2415006