2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Bargotako Udalak, 2024ko uztailaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bargotako udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.
Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epe horretan, aipatu espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta http://www.bargota.es web-orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Bargotan, 2024ko urriaren 11n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2414779