2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Aldaketa xehatua arau subsidiarioetan, lehentasunez birgaitu beharreko eremu bat mugatzeko. Hasierako onespena
Arbizuko Udalak, 2024ko urriaren 11n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Arbizuko arau subsidiarioetan, lehentasunez birgaitu beharreko eremu bat mugatzeko. Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arbizun, 2024ko urriaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2414920