2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABARTZUZA
Kudeaketako hitzarmena, Udal Planeko AA63 unitateko 1. poligonoko 208. eta 527. lurzatietan. Hasierako onespena
Abartzuzako Udaleko alkateordeak, 2024ko urriaren 8an, erabaki zuen hasiera batez onestea Diego Sainz Fernándezek, Elisabeth Sainz Fernándezek eta Gorka Pascual Sanz de Galdeanok sustatutako kudeaketako hitzarmena, Udal Planeko AA63 unitateko 1. poligonoko 208. eta 527. lurzatietan hirigintza-plangintza gauzatzearen ondoriozko udal-aprobetxamenduaren %10 ordezteko.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Abartzuzan, 2024ko urriaren 8an.–Alkateordea, Mikel Goñi López.
Iragarkiaren kodea: L2414598