216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa administraria izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

2024ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean, argitaratu zen administrariaren lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia. Iragarki horretan akats hau dagoela antzeman da:

Honela dioen tokian:

6.3. Oposizioaldia.

Oposizioak hiru proba izanen ditu. Egun desberdinetan eginen dira, eta behar bezala iragarriko dira.

Oposizioaldian gehienez 70 puntu emanen dira, baremo honen arabera:

–Lehen ariketa: proba teorikoa. Test motako zenbait galderari erantzun beharko zaie, idatziz, II. eranskineko gaiei buruz. Proba honek gehienez ere 40 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

–Bigarren ariketa: proba praktikoa. Kasu praktiko bat edo gehiago ebatzi beharko dira, II. eranskinean adierazitako gairen bati buruz. Ariketa honek gehienez ere 20 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

–Hirugarren ariketa: proba informatikoa. Ariketa praktiko bat edo gehiago egin beharko dira, toki administrazioan erabili ohi diren aplikazio informatikoei buruz. Proba honek gehienez ere 10 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Honela behar du:

6.3. Oposizioaldia.

Oposizioak hiru proba izanen ditu. Egun desberdinetan eginen dira, eta behar bezala iragarriko dira.

Oposizioaldian gehienez 70 puntu emanen dira, baremo honen arabera:

–Lehen ariketa: proba teorikoa. Test motako zenbait galderari erantzun beharko zaie, idatziz, II. eranskineko gaiei buruz. Proba honek gehienez ere 40 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

–Bigarren ariketa: proba praktikoa. Kasu praktiko bat edo gehiago ebatzi beharko dira, II. eranskinean adierazitako gairen bati buruz. Ariketa honek gehienez ere 20 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

–Hirugarren ariketa: proba informatikoa. Ariketa praktiko bat edo gehiago egin beharko dira, toki administrazioan erabili ohi diren aplikazio informatikoei buruz. Proba honek gehienez ere 10 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Etxalarren, 2024ko urriaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.

Iragarkiaren kodea: L2414927