2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
2023rako lan publikoaren eskaintza
Azkoiengo Musika Eskolako buruak, 2023ko abenduaren 21ean, honako ebazpen hau eman zuen:
Udal-aurrekontuarekin batera, udal honen 2023ko plantilla organikoa onetsi zen, eta osorik argitaratu zen 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13koan.
Plantilla organiko horretan badira zenbait lanpostu huts, aurrekontu-zuzkidura dutenak. Beharrezkotzat jotzen da lanpostu horiek ekitaldi honetan betetzea, udal-zerbitzuek behar bezala funtziona dezaten.
Langileen Departamentuak txosten bat egin du, eta hartan kalkulatu da zein den ordezte-tasa eta zer lanpostu huts eskaintzen ahal diren lan-eskaintza publikoan.
Era berean, hala ezartzen baita Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean (20.Bi artikuluaren 4. apartatuan), administrazio bakoitzak, salbuespenez, behar den tasa espezifikoa baimentzen ahalko du, araudian aurreikusitako helburua bete dadin; hau da, enplegu publikoko behin-behinekotasunak ez dezan gainditu eremu bakoitzeko egiturazko lanpostuen ehuneko 8, betiere jarraikiz justifikatuta eduki beharko duen urte anitzeko plangintza-tresnari. Zehazki, abenduaren 28ko 20/2021 Legeak ezartzen du aipatutako helburu hori (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).
Ikusirik badagoela aipatutako plangintza-tresna hori, eta langileen ordezkariekin adostu dela.
Ikusirik Kontu-hartzailetzaren txostena, non egiaztatzen baita betetzen direla legeak eta aplikatzekoak diren arauak.
Proposamena eztabaidaturik, eta jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Udal honen 2023. urterako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek betetzeko:
Tasa espezifikoa:
–Lan-kontratudunak.
KODEA | MAILA | ALORRA | IZENA |
1-14 | B | HEZKUNTZA | BONBARDINO ETA TUBA IRAKASLEA |
1-14 | B | HEZKUNTZA | AKORDEOI IRAKASLEA |
Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udaleko iragarki-taulan, Udalaren egoitza elektronikoan (http://escuelademusicadeperalta.sedelectronica.es) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:
1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
2.–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuari (foru dekretu horren bidez partez garatu zen, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
3.–Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
Azkoienen, 2024ko urriaren 14an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2414843