216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, gizarte laneko erdi mailako tituludunen 13 lanpostu osagarridun lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Epaimahaiaren aldaketa

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko urriaren 16an, honako ebazpen hau eman zuen:

2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean, argitaratu zen deialdi bat, lekualdatze-lehiaketa bidez bete zitezen gizarte laneko erdi mailako tituludunen 13 lanpostu osagarridun, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak, eta Giza Baliabideen Ataleko zuzendariak, 2023ko azaroaren 3ko ebazpen baten bidez, deialdiko epaimahaiaren osaera onetsi zuen, bat etorriz deialdiaren bosgarren oinarriarekin. Aldaketak egin direnez epaimahaiaren osaeran, honako hau,

EBATZI DUT:

1. Epaimahaiaren osaera aldatzea onestea: Imelda Cillero Ballaz epaimahaiburuaren ordez, Margot Moreno Fernández, arituko da, Gizarte Ekintzako Alorreko idazkari teknikoa; Txuma Pascal Mendioroz ordezko epaimahaiburuaren ordez, Rubén Unanua Ruiz arituko da, Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Alorreko zuzendaria; eta Beatriz Martínez Buldain idazkariaren ordez, Raquel Pérez García arituko da, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko teknikaria.

Epaimahaiko gainerako kargu eta kideak ebazpenean agertzen diren moduan mantenduko dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es web-orrian argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2415010