2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, udal instalazioen funtzionamendurako laguntzaile izateko 11 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Epaimahaiaren aldaketa
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko urriaren 16an, honako ebazpen hau eman zuen:
2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ekoan, argitaratu zen deialdi bat, lekualdatze-lehiaketa bidez bete zitezen udal instalazioen funtzionamendurako laguntzaile izateko 11 lanpostu, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak, eta Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2023ko azaroaren 3ko ebazpen baten bidez, deialdiko epaimahaiaren osaera onetsi zuen, bat etorriz deialdiaren bosgarren oinarriarekin. Aldaketak egin direnez epaimahaiaren osaeran, honako hau,
EBATZI DUT:
1. Onestea epaimahaiaren osaera aldatzea: Conchi Mateo Pérez epaimahaiburuaren ordez, Víctor Piñero Larrasoaña arituko da, Iruñeko Udaleko Kultura, Jai, Hezkuntza eta Kirol Alorreko idazkari teknikoa; Cristina Martínez Dawe ordezko epaimahaiburuaren ordez, María Soledad Blasco Iribarren arituko da, Iruñeko Udaleko Kiroldegi Zerbitzuko burua; eta Beatriz Martínez Buldain idazkariaren ordez, Raquel Pérez García arituko da, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko teknikaria. Epaimahaiko gainerako kargu eta kideak ebazpenean agertzen diren moduan mantenduko dira.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren web orrian (https://www.pamplona.es./eu) argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2415009