2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete daitezen kulturako goi-mailako teknikari tituludunen 2 lanpostu (lanpostuetako baten izena da "goi-mailako tituluduna, bateraezintasunarekin"). Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdiko lanpostuak bete gabe utzi direla deklaratzea
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko urriaren 11n, honako ebazpen hau eman zuen:
Deialdiaren laugarren oinarriarekin bat etorriz (deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete daitezen Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kulturako goi-mailako teknikari tituludunen 2 lanpostu; deialdi hori onetsi zen Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Kudeaketa zuzendariaren 2024ko azaroaren 3ko ebazpen baten bidez, eta 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean), honako hau,
EBATZI DUT:
1.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Hona hemen:
Onartuak: inor ez.
Baztertuak:
Ez du bete deialdiaren oinarrien 2.1.a apartatua:
***0457** | BELVER IMAZ, ALEJANDRO |
2.–Iragan da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea, eta ez dago onartutako izangaiarik. Hortaz, deialdiko lanpostuak bete gabe utzi direla deklaratzen da.
3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren web orrian (https://www.pamplona.es./eu) argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko urriaren 11n.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2414786