2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, udal instalazioen funtzionamendurako laguntzaile izateko 11 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko urriaren 11n, honako ebazpen hau eman zuen:
Deialdiaren laugarren oinarriarekin bat etorriz (deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionamendurako laguntzaile izateko 11 lanpostu; deialdi hori onetsi zen Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Kudeaketa zuzendariaren 2023ko azaroaren 3ko ebazpen baten bidez, eta 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ekoan), honako hau,
EBATZI DUT:
1.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:
Onartuak:
***2714** | ANDRÉS GARCÍA, JAVIER | |
***0546** | BAILO CALVO, INMACULADA | |
***2663** | ETXEBERRIA SASTRE, ESTHER | |
***4767** | IBÁÑEZ MAYA, RAÚL | E |
***1678** | MONTOSA SÁNCHEZ, MIGUEL ÁNGEL | |
***4376** | PELETERO CALVO, JULIO JAVIER | E |
***2703** | PERCAZ CASAJÚS, MARTÍN | |
***2228** | PÉREZ MURILLO, MARÍA BEGOÑA | |
***2235** | RAZQUIN MONDÉJAR, MARÍA PILAR (*) | |
***3897** | SANAGUSTÍN DENCAUSA, GRACIA MARÍA | |
***8506** | SÁNCHEZ AZCONA, REBECA | |
***1590** | SENOSIÁIN ECHARTE, JESÚS MARÍA | |
Laburdurak: E: Eskatutako euskara-maila (C1) frogatu duten izangaiak. (*) Lekualdatzea, baina zenbait arlotara bakarrik, Lan Osasunaren gomendioz. |
Baztertuak:
–Deialdiaren oinarrien 2.1.b apartatua ez betetzeagatik:
***4214** | URIARTE GALBETE, LUIS ALBERTO |
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren web orrian (https://www.pamplona.es./eu) argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko urriaren 11n.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2414783