216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, biolin espezialitateko musika irakasleen zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, aldi baterako lan-kontratuko lanpostuetan aritzeko, Joaquín Maya musika eskola berezian sortzen diren beharrei erantzun beharrez

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak 2024ko urriaren 4an emandako ebazpenaren bitartez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, biolin espezialitateko musika irakasleen zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, aldi baterako lan-kontratuko lanpostuetan aritzeko, Iruñeko Udalaren Joaquín Maya musika eskola berezian sortzen diren beharrei erantzun beharrez.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude webgune honetan: https://www.pamplona.es/eu.

Iruñean, 2024ko urriaren 4an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2414623