2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa prozedurako hautaproben bidez, kultur teknikariaren lanpostua bete dadin aldi baterako kontratuarekin
Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, oposizio-lehiaketa bidez, hautaprobak eginez, aldi baterako betetzeko Noain Elortzibarko Udaleko kultur teknikariaren lanpostua, C mailakoa, sortzen diren beharrei erantzutearren.
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren testu osoa eta haren oinarriak eskuragarri daude https://www.noain.es/eu/ web-orrian, eta Noain Elortzibarko Udalaren egoitzan (Foruen plaza 3, Noain).
Noain Elortzibarren, 2024ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2414743