216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, gerolkultorearen zortzi lanpostu betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, argitaratu zen Lesakako Udaleko alkatearen 580/2022 Ebazpena, abenduaren 14koa, zeinaren bidez onesten baita lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, Andra Mari zahar etxea erakunde autonomoari dagokiona, gerokultorearen zortzi lanposturako (%75eko lanaldi partzialekoak).

Akats bat atzeman da lanpostu horien euskara ezagutzaren hizkuntza eskakizunean,

Honela dioen tokian: "Euskara, B2 maila ahoz eta A2 maila idatziz."

Honela behar du: "Euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz".

Lesakan, 2024ko urriaren 15ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2414889