2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORTES
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin kultura-kudeatzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa. Izendapen-proposamena
Deialdiko epaimahaiak (deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin kultura-kudeatzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa) Paula Arellano Pérez de Lazarraga izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2024ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ean.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Cortesen, 2024ko urriaren 17an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2415272