216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Aparteko berrikuspen-errekurtsoa, lehiaketaldiko behin betiko emaitzen kontra, honako deialdi honetan: deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko, hautaprobak eginez eta oposizio-lehiaketa bidez, funtzionarioen araubidekoa

Iragartzen da Ricardo Vidaurreta de la Cruzek aparteko berrikuspen-errekurtso bat jarri duela lehiaketaldiko behin betiko emaitzen kontra, honako deialdi honetan: deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, funtzionarioen araubidekoa (Cortesko Udaleko alkatearen 148/2024 Ebazpena, apirilaren 11koa, argitaratu zena 2024ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2an). Horrenbestez, honen berri ematen zaie interesdun guztiei, aukera izan dezaten, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko. Hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek eska dezakete, erregistro elektronikoaren bidez (https://cortes.sedelectronica.es/info.0), bidal dakiela aparteko berrikuspen-errekurtsoa. Horretarako, eskabidean adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten hura bidaltzea.

Orobat, deialdian aurkeztutako interesdunek errekurtsoa lor dezakete ziurtagiri elektronikoaren bidez, Cortesko Udalaren egoitza elektronikoan, "Nire espedienteak" atalean, karpeta elektronikoan, 1150/2024 espedientean, honako esteka honen bidez: https://cortes.sedelectronica.es/info.3.

Alegazioak aurkeztu beharko dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Cortesen, 2024ko urriaren 8an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2414603