216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Biolineko irakasle lanpostua bete gabe uztea

2024ko urriaren 15ean, Baztango Udaleko alkateak 473/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"–Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzko espedientea aztertu da. Deialdi hori 2022ko urriaren 31ko Alkatetza Ebazpenaren bidez onartu zen, eta 2022ko azaroaren 7ko 219 zenbakiko NAOn argitaratu zen.

–2022ko urriaren 31ko Alkatetza Ebazpenaren bidez onartutako,eta 2022ko azaroaren 7ko 219 zenbakiko NAOn argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren epaimahai kalifikatzailearen maiatzaren 21eko eta uztailaren 2ko aktak kontuan hartuta.

EBAZTEN DUT:

1. Biolineko irakasle lanpostua bete gabe uztea, lanpostu huts hori betetzeko hautagaiek uko egin baitiote lanpostu hori betetzeari.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak".

Baztanen, 2024ko urriaren 16an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2414992