214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

406/2024 EBAZPENA, irailaren 19koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Administrazioaren esparrurako funtsezko zerbitzuak zehazten baitira eta gutxieneko zerbitzuak finkatzen baitira, 2024ko irailaren 24an, 26an eta 30ean eta urriaren 2an, 9:00etatik 14:00etara, egitekoak diren grebak direla eta.

STAJ sindikatuak grebarako deia egin du, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruko lantokietan destinoa duten Justizia Administrazioko kidego orokorrei eragiten diena. Greba hori irailaren 24an, 26an eta 30ean eta urriaren 2an eginen da, 11:30etik 14:00etara.

Bestalde, AFAPNA sindikatuak ere grebarako deia egin du, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruko lantokietan destinoa duten Justizia Administrazioko kidego orokorrei eragiten diena. Greba hori irailaren 24an, 26an eta 30ean eta urriaren 2an eginen da, 9:00etatik 11:30era.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluak greba egiteko eskubidea aitortzen die langileei, beren interesak defenda ditzaten; hala ere, gizartearentzako ezinbesteko zerbitzuei eutsiko zaiela bermatu beharko da.

Bestalde, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatutako Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 496.d) artikuluak ezartzen duenez, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileek greba-eskubidea baliatzeko, Estatuko legeria orokorrean funtzionario publikoentzat ezarritakoari jarraituko zaio, eta Justizia Administrazioaren ezinbesteko zerbitzuei eutsiko zaiela bermatuko da betiere.

Greba egiteko deialdi horiek ekarriko duten egoera ikusirik, zeinak eragina izanen baitu Justizia Administrazioko kidego orokorretako langileek Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean egiten dituzten jarduera guztietan, bidezkoa da neurriak hartzea esparru horretan funtsezko zerbitzuak bermaturik egon daitezen; horretarako gutxieneko zerbitzu batzuk ezarriko dira, zeinak, greba eskubidearen edukia ahalik eta gutxien mugatuta, behar bestekoak izanen baitira Justizia Administrazioaren jarduna bermatzeko halako arloetan non etenak ezin konponduzko kalteak eragin baititzake herritarren eskubide eta interesetan.

Aurreko guztia kontuan harturik, eta bat etorriz Lan Harremanei buruzko martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluarekin, Justizia Zuzendaritza Nagusiak ebatzi du funtsezko zerbitzuak zehaztea eta funtsezko zerbitzu horietan arreta emateko behar diren gutxieneko zerbitzuak finkatzea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumen esparruan.

Azaldutakoaren ondorioz, Langileen Batzordeari entzun ondoren, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileriaren arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak esleitutako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2024ko irailaren 24an, 26an eta 30ean eta urriaren 2an, 9:00etatik 14:00etara, egitekoak diren grebak direla eta, honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde esparruko Justizia Administrazioaren funtsezko zerbitzuak:

a) Guardiako zerbitzua: epaitegietan, fiskaltzan eta Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuan, guardiako zerbitzua ematen ari direnean, guardiako zerbitzua egiten duten langile guztiek egon beharko dute, kontuan harturik nolako gaiak izapidetzen dituzten eta horiek ebazteko izaten den presa.

b) Kautelazko edo behin-behineko neurriak, oinarrizko eskubideei eragiten dietelako eta berehala ebatzi behar direlako.

c) Zigor arloko ahozko epaiketak, edo presoren bat tartean dagoen beste edozein egintza edo agerraldi, askatasunaz gabetzeko egoeren ebazpena ez atzeratzeko.

d) Erregistro Zibilaren arloan, ehorzketa-lizentziak eta epea bukatzen zaien erregistroko inskripzioak (jaiotzak, heriotzak, ezkontzak).

e) Genero-indarkeriaren arloko jarduketak. Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloko Iruñeko Epaitegiak eta genero-indarkeriaren arloan eskumena duten lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiek biktimei ezinbesteko arreta oro emateko behar diren langileak izan beharko dituzte.

f) Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen II. liburuko II. tituluko XI. kapituluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen V. tituluko I. kapituluan aipatutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak babesteko prozedurak.

g) Presako gaiak erregistratzea eta organo judizialei banatzea.

h) Adingabe batek edo gaitasuna judizialki aldatua duen pertsona batek parte hartu behar duen jardun prozesalei arreta ematea.

i) Abian diren hauteskundeek eragindako jardun judizialak.

2. Hauek izanen dira Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidego orokorretako langileen gutxieneko zerbitzu presentzialak, grebak irauten duen bitartean Nafarroako Foru Komunitatean funtsezko justizia-zerbitzua emanen dela bermatzeko:

ORGANO JUDIZIALA

KUDEAKETA

IZAPIDETZEA

LAGUNTZA

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor arloko Sala

1

1

1 hiru saletarako

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala

1

1

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Sala

1

1

Gobernuko Idazkaritza

1

1

Probintzia-auzitegia, 1. eta 2. atalak (zigor arlokoak), atal bakoitzean

1

1

1

Probintzia Auzitegia, 3. atala (arlo zibilekoa)

1

1

Probintzia Auzitegiko banaketa bulegoa

1

Iruñeko Epaitegi Dekanoa

1 Kudeaketakoa edo Izapidetzekoa

1

Iruñeko merkataritza arloko epaitegiak

1

1

1 bi epaitegietarako

Iruñeko lehen auzialdiko epaitegiak, 1, 2, 4, 5, 6, 7, 9 zenbakietakoak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 epaitegi guztietarako

Iruñeko lehen auzialdiko epaitegiak, 3, 8, eta 10 zenbakietakoak, epaitegi bakoitzean

1

1

1

Iruñeko instrukzio epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1

Iruñeko Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Iruñeko zigor arloko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1

Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 bi epaitegietarako

Adingabeen Epaitegia

1

1

1

Lan arloko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 lau epaitegietarako

Administrazioarekiko auzien epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 hiru epaitegietarako

Espetxe-zaintzako Epaitegia

1

1

Iruñeko Erregistro Zibila

1

1

1

Komunikazio eta Betearazpen egintzen Zerbitzu Erkidea

1

1

Tuterako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 bost epaitegietarako

Tuterako Erregistro Zibila

1

1

Tuterako Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Lizarrako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1 Kudeaketakoa edo Izapidetzekoa

1 bi epaitegietarako

Lizarrako Erregistro Zibila

1

Lizarrako Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Tafallako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1 Kudeaketakoa edo Izapidetzekoa

1 bi epaitegietarako

Tafallako Erregistro Zibila

1

Tafallako Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Agoizko lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1 Kudeaketakoa edo Izapidetzekoa

1 bi epaitegietarako

Agoizko Erregistro Zibila

1

Agoizko Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Bake epaitegiak eta elkarteak

Funtzionario bat bake epaitegi eta elkarte bakoitzean

Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutua

1

1

Iruñeko Fiskaltza

1

3

1

Tuterako Fiskaltza

1

Deitutako grebak irauten duen bitartean Justizia Administrazioaren funtzionamenduan sor daitezkeen gorabeheren arabera aldatzen ahalko dira gutxieneko zerbitzu horiek, Langileen Batzordeari entzun ondoren.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Langileen Batzordeari, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzari, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzari eta Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Atariko www.justicia.navarra.es helbidean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko irailaren 19an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: F2414608