214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Elikagaien lantegi kolektiboa

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Deierriko Udalean, iragarki hau argitaratu eta hogei egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Espedientea: 179495Z.

Sustatzailea: Deierriko Udala.

Jarduera: elikagaien lantegi kolektiboa.

Tokia: Deierriko Ostatua udal azoka soziala, beheko solairua, Arizalako 25. poligonoko 17. lurzatian.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Deierrin, 2024ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2414647