2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
2025. urteko lan egutegia
Ultzamako Udalak, 2024ko urriaren 3an eginiko osoko bilkura arruntean, Ultzamako Udalaren zerbitzuko langileen 2025eko aste barreneko jaiegunen egutegia onetsi zuen, eta ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko honako jaiegun hauek ezarri zituen:
–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a, astelehena: Errege eguna.
–Martxoaren 7a, ostirala: herriko jaia.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko Astelehena.
–Maiatzaren 1a, osteguna: Langileen Eguna.
–Uztailaren 25a, ostirala: Santiago Apostolua.
–Abuztuaren 15a, ostirala: Andre Mariaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a, larunbata: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 6a, larunbata: Konstituzioaren Eguna.
–Abenduaren 8a, astelehena: Andre María Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a, osteguna: Eguberria.
Horiez gain, abuztuaren 1a eta 4a ezartzen dira jaieguntzat herriko bestak izateagatik.
Era berean, baliogabetzat jotzen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako adierazitako jaiegunak.
Ultzamako Udalaren urteko lanaldiaren banaketa, 1.592 egiazko lanordu, honela eginen da:
A) Eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30 eta 15:20 bitartean.
B) Jendea hartzeko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:30etik 14:30era arte izanen da.
C) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.
Halaber, langileek aukeratu eta hartzeko 3 egun izanen dira, norberaren arazoetarako. Alkatetzari aurretik eskatu behar zaizkio behar adina denboraz, eta justifikatu.
Era berean, langileek aukeratu eta hartzeko izanen dira martxoaren 29ko 12/2023 Foru Legearen arabera dagozkienak. Foru lege horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aldatu zen.
D) Aurreko A) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, errespetatu beharko dute orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua.
Betiere, 2025erako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.
Larraintzarren (Ultzama), 2024ko urriaren 3an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2414572