2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa
Ultzamako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
Lotea: bakarra, 1.087 pago, Mugakosoro alderdia, unadak: 80a, 81a eta 80b (parte bat), 532 m³ egur eta 1.123,5 m³ enbor txiki/adaburu egiten dutenak.
Prezioa: 39.254,48 euro, gehi dagokion BEZa (%12).
Mozketa mota: bakantze selektiboa.
Proposamen ekonomikoak Ultzamako Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira, edo legez ezarritako bideetako bat erabiliz, 2024ko azaroaren 15eko 12:00ak baino lehen, ostirala baita. Horiekin batera frogagiri bat aurkeztu behar da, hasierako prezioaren %2 Udalaren Diruzaintzan ordaindu dela frogatzeko, behin-behineko fidantza gisa.
Eskaintza ekonomikoak Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira egun horretan bertan, 2024ko azaroaren 15ean, ostiralarekin, 13:00etan.
Sesteorako epea bukatuko da 2024ko azaroaren 21ean, ostegunarekin, 13:30ean.
Sesteoa izanez gero, bigarren enkantea 2024ko azaroaren 21ean, ostegunarekin, eginen da, 14:30tan, Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan.
Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan.
Larraintzarren (Ultzama), 2024ko urriaren 3an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2414526