214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

936E/2024 EBAZPENA, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita deialdi honetan baimendutako gastua: toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Ingurumeneko zuzendari nagusiak martxoaren 27an emandako 231E/2024 Ebazpenaren bidez, toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi baten oinarri arautzaileak onetsi ziren. Deialdi horren helburua zen erakunde horiek Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatzea Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Deialdi horren ondoriozko betebeharrei erantzuteko, gastu hauek baimendu ziren 2024ko gastu-aurrekontuko "Toki erakundeentzako laguntzak, uholde-arriskura egokitzeko" izena duen 740004-74400-7609-456207 [PEP: E-22/000566-01]: SEM C5 partidaren kargura, edo 2025eko (2026) gastu-aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura:

AURREIKUSITAKO GASTUA 2024

AURREIKUSITAKO GASTUA 2025

AURREIKUSITAKO GASTUA 2026

GUZTIRA

700.000,00 euro

1.000.000,00 euro

641.260,00 euro

2.341.260,00 euro

Gastua 2024. eta 2025. urteetan egitea aurreikusita duten eskaerak ebaluatu ondoren, honako zenbateko hauek behar dira oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten espediente guztiei erantzuteko:

2024

2025

2026

GUZTIRA

Hasieran baimendutako kreditua

700.000,00 euro

1.000.000,00 euro

641.260,00 euro

2.341.260,00 euro

Behar den kreditua

93.600,77 euro

25.978,10 euro

2.221.681,13 euro

2.341.260,00 euro

Hasieran baimendutako kredituaren eta behar den kredituaren arteko aldea

606.399,23 euro

974.021,90 euro

-1.580.421,13 euro

0,00 euro

9.8 oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera, 2025erako aurreikusitako kreditua nahikoa ez bada definitutako jarduketei dagozkien eskaerei erantzuteko, handitzen ahalko da 2024rako eta 2026rako aurreikusitako kredituaren kontura.

Espedientea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuak eta Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalak aztertu dute.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea honako deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko aurrekontu-kredituak, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzun ahal izateko: "Toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan". Aurrekontu-kredituak, zehazki, honela aldatuko dira:

AURREKONTU-PARTIDA

EKITALDIA

HASIERAKO
ZENBATEKOA

ALDAKETA

ALDAKETAREN
ONDORIOZKO
ZENBATEKOA

740004-74400-7609-456207 [PEP: E-22/000566-01]: SEM C5. Toki erakundeentzako laguntzak, uholde-arriskura egokitzeko (1)

2024

700.000,00 euro

-606.399,23 euro

93.600,77 euro

740004-74400-7609-456207 [PEP: E-22/000566-01]: SEM C5. Toki erakundeentzako laguntzak, uholde-arriskura egokitzeko (2)

2025

1.000.000,00 euro

-974.021,90 euro

25.978,10 euro

740004-74400-7609-456207 [PEP: E-22/000566-01]: SEM C5. Toki erakundeentzako laguntzak, uholde-arriskura egokitzeko (3)

2026

641.260,00 euro

1.580.421,13 euro

2.221.681,13 euro

(1) 2024ko gastu-aurrekontukoa.

(2) 2024ko gastu-aurrekontukoa, edo 2025eko gastu-aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidekoa, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

(3) 2024ko gastu-aurrekontukoa, edo 2026ko gastu-aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidekoa, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzura, departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegora, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Suspertze Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzura eta GAN-NIKeko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Funtsak Koordinatzeko Unitatera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko urriaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2414585