214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Hotela

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko ekainaren 7an:

REV 07-JUN-24 (36/EV).

«Ikusirik LIO/2023/3379 espedientea, Ignacio Baquero Alzorrizek sustatua, Alojamientos Arrosadia sozietate mugatua ordezkatuz, jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzeko, xedea izanik lokal batzuk egokitzea hotel baten jarduera ezartzeko (Xavier Mina plaza 7), eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak eskatutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da. Aurkeztutako eranskina (erregistroko data: 2024ko maiatza) aurreko dokumentazioaren gainetik egonen da, kontraesana sortzen den puntuetan.

Iruñerriko Mankomunitatearen txostenetan (erantsita daude) ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Sukaldea eta barraren artean dagoen eremuak, "platerak pasatzekoa" deritzonak, sistema bat izanen du itxita edukitzeko, otorduetan izan ezik, edo, ahalik eta txikien izanen da, otorduetako funtzionamendua errazteko. Plater zikinak barra eremuko atetik sartuko dira sukaldera.

Aire biziatuaren irteera jartzean, ezin izanen da inolako ingurumen-aldaketa nabarmenik egin, ez eremu bizigarrietan, ez pasaguneetan, lurzorutik 2,50 m-tik gorako altueran. Zarata eta bibrazioa behar bezala isolatzeko behar diren isilgailuak eta babes akustikoko neurriak jarriko dira. 6/2002 Foru Dekretuaren eta Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren arabera, lokalaren barnean jarri beharko da aire egokituaren instalazioaren kanpoko ekipoa. Aire-deskargak eginen dira dagozkion tamainako dezelerazio-plenum baten bidez eta irteera horizontaleko lamazko sareta baten. Airearen irteera-abiadurak izan behar du 3 m/s baino txikiagoa, eta emariak izan behar du 1 m³/s baino txikiagoa.

Suteen aurkako babeseko instalazioek eta ekipamenduek honako hauetan ezarritakoa bete beharko dute, ezaugarri teknikoei, instalazioari eta mantentze-lanei dagokienez: Eraikingintzaren Kode Teknikoa, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamendua eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifiko.

Aplikatzekoak diren xedapenetan, azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa beteko da (Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko Foru Legea).

Zonakatze akustikoaren, kalitate-helburuen eta emisio akustikoen arloetan, instalazioek eta jarduerak beteko dituzte Zaratari buruzko Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, instalazioari, funtzionamenduari, soinu-mailei eta bibrazioei dagokienez.

Indarrean dagoen araudiaren arabera hala behar duten instalazioek (igogailuak, gasa, elektrizitatea edo beste batzuk) erakunde eskudunen nahitaezko baimenak izan beharko dituzte (Nafarroako Gobernuko industria-arloko departamentu eskuduna, edo beste batzuk, hala badagokio).

Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira langileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, obrak egiteko, kontratatu beharko da eraikitzaile bat, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea dena, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren erregistroan.

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 6 hilabeteko epean. Lizentzia hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Lizentzia honek ez du jasotzen zangak egitea bide publikoan.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Aurkeztutako dokumentazioan, aplikagarri den araudian eta arlo honetan Udalak dituen irizpideetan oinarrituta, ezarri da kafetegiaren gehieneko edukiera 44 pertsonakoa dela. Hortik kanpo gelditzen dira bertako langileak.

Horretaz gain, jakinarazten dizugu, jarduera hasi aurretik, establezimendua erregistratu behar duzula Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan, kafetegiaren jarduerarako. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa web-orri honetan dago: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia eskura duzu Armada etorbideko 2.-5.eko gure bulegoetan, edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian adierazitako dokumentazioarekin batera, obra-amaierako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko urriaren 3an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2414504