2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia ematea. Adinekoen eguneko zentroa
Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko ekainaren 17an:
REV 17-JUN-24 (14/EV).
«Ikusi da LIO/2023/2165 espedientea, Borja Macaya Ripodasek sustatu duena, Solera Asistencial SLUren izenean. Bertan eskatzen dira jarduera sailkaturako lizentzia bat eta obra-lizentzia bat, xede dutena lokal bat egokitzea adinekoen eguneko zentro bat jartzeko, Valtierra kaleko 15ean, beheko solairuan. Era berean, ikusi dira udal txosten teknikoak, hortaz,
EBATZI DUT:
Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Lanak eskatutakoari egokituko zaizkio. Obra osagarriren bat egiten bada, beste lizentzia bat eskatu beharko da. 2024/05/02an aurkeztutako eranskina aurreko dokumentazioaren gainetik egonen da kontraesana sortzen duten puntuetan.
Elikagaien Ikuskaritzaren 2023-10-02ko txostenean adierazitako gaiak. Hona hemen: Jakinarazten zaio, jarduera hasi aurretik, establezimendua erregistratu beharko duela Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan, jantoki kolektiboaren jarduerarako. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa web-orri honetan dago: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos.
Proiektuan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak instalatuko eta une oro mantenduko dira, eta horiek beteko dute ezarrita dagoena Eraikuntzako Kode Teknikoko(EKT) DB SI - Suteetarako Segurtasuna Oinarrizko Dokumentuan, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamenduan eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifikotan.
Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, sutea gertatuz gero, keak pilatzeak ez du eragotzi behar betetzea "DB SUA - Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna" oinarrizko dokumentuko SUA 4 ataleko 2. apartatuan ezarritako zerbitzu maila funtzionalak (EKT).
Ibilbide irisgarrietan dauden ateak irekitzeko indarra izanen da 25 N gehienez (EKT, DB SUA, SUA 3 atala, 1.3 apartatua).
Komun irisgarriek beharrezko ekipamendua izan behar dute, EKTko DB SUA dokumentuko A eranskinean ezarritako baldintzen arabera.
Instalazioek eta makinek bete behar dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak.
Aire girotuaren eta erauzketaren kondentsatuak saneamendu-sarera isuri behar dira.
Zonakatze akustikoaren, kalitate-helburuen eta emisio akustikoen arloetan, instalazioek eta jarduerak zorrotz bete beharko dituzte Zaratari buruzko Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, honako hauei dagokienez: instalazioa, funtzionamendua, soinu-mailak eta bibrazioak.
Aplikatzekoak diren xedapenetan, azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa beteko da (Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko Foru Legea).
Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.
Obrak egitean, bete eginen dira indarreko araudian ezarritako zarata-mailak. Hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.
Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 8 hilabeteko epean. Lizentzia hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.
Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da obra-bukaerako eta jarduera martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako aurkeztu beharko da "Obrak, eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko, irekitzeko eta bukatzeko inprimakia" (inprimakia eskura dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiria barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Iruñean, 2024ko urriaren 3an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2414499