1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
641E/2024 EBAZPENA, urriaren 2koa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2024-2025eko deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena.
Enpresa Sustapenerako zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 238E/2024 Ebazpenaren bidez, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2024-2025eko deialdia onetsi zen (2024ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 9koa).
10. oinarrian, "Justifikazioa eta bekaren ordainketa" izenekoan, ezartzen da nola eginen den beken ordainketa.
Ondoren, ikusi da oinarri horretan ezarritako ordainketa modua bateraezina dela Gizarte Segurantzari eta PFEZari atxikipenak egiteko betebeharra betetzearekin, Nafarroako Gobernuak duen ordainketa- eta atxikipen-sistema dela eta. Horregatik, beharrezkoa da ordainketak egiteko maiztasuna aldatzea, hilean behin egin behar baitira.
Beraz, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2024-2025eko deialdian, aldatu egin behar dira 10. oinarria ("Justifikazioa eta bekaren ordainketa") eta 11. oinarria ("Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak"), oinarri horiek gaur egun daukaten testuaren ordez beherago dagoen testua jarriz.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2024-2025eko deialdiaren oinarriak honela aldatzea:
Lehenbizi, 10. oinarriaren indarreko testuaren ordez, honako hau ezartzen da:
"10. oinarria.–Justifikazioa eta bekaren ordainketa.
1. Bekaren zenbatekoa honela ordainduko da:
a) Emandako bekaren %30 praktikaldia hasi baino lehen ordainduko da, bidaiako eta destinoan ostatu hartzeko hasierako gastuak estaltzeko, ezer ere justifikatu beharrik gabe.
b) Bekaren gainerako zenbatekoa 2025. urtean ordainduko da, bekadunek praktikaldia hasi ondoren, behar diren hileko ordainketetan banatuta.
Ordaindu beharreko zenbatekoetatik PFEZaren eta Gizarte Segurantzaren atxikipenak kenduko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera.
2. Bekaren barruko praktikaldia (sei hilabete) bukatu eta gehienez ere 10 egun balioduneko epean, onuradunek honako frogagiri hauek aurkeztu beharko dituzte, modu telematikoan, beken fitxaren bidez.
a) Harrerako entitatean egindako lanei buruzko memoria.
b) Atzerrian praktikak egiteko online prestakuntza plana burutu izanaren ziurtagiria.
c) Harrerako entitatearen ziurtagiria, frogatzen duena prestakuntza praktikak ongi bete direla, hasierako eta bukaerako datak adierazita.
d) Eraginkortasun adierazleen 1. galdetegia, beken fitxan eskuratu daitekeena.
Justifikazioa ezin bada beken fitxaren bidez egin, practicasinternacionales@navarra.es helbide elektronikora bidali beharko da."
Era berean, aldatu egiten da 11. oinarriko ("Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak") lehen ataleko g) letraren testua:
"g) 10.2 oinarrian adierazitako frogagiriak aurkeztea."
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko urriaren 2an.–Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
Iragarkiaren kodea: F2414549