2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Udal ordenantza, padbol pistaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2024ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen padbol pistaren erabilera arautzen duen udal ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orkoienen, 2024ko urriaren 11n.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2414785