214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Aldaketa, ur-hornidurako zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2024ko apirilaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat ur-hornidurako zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Onespen hori jendaurrean jarri zen 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, ekainaren 20an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da haren testua, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lapoblación-Meanon, 2024ko urriaren 9an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.

ALDAKETA, UR-HORNIDURAREN ZERBITZUA ETA HURA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAN

5. artikulua.

Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

–Tasa, hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik: urtean 56 euro (28 euro sei hiletik behin, kontagailuaren tasa gisa).

–Etxeetan erabiltzeko horniduragatik: 0,80 euro, kontsumitutako metro kubiko bakoitza.

–Abeltzaintzarako horniduragatik (azienda ustiategiak barne), kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,62 euro.

–Lapoblacion-Meanoko udal mugartean diren iturrietako soberako uraren aprobetxamendua: 0,25 euro, kontsumitutako metro kubiko bakoitza.

–Industrian edo ureztapenean erabiltzeagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,80 euro.

–Matxuraren bat dagoelako ur kontsumoa gehiegizkoa denean, abonatuaren beharrekin bat ez datorren kontsumoa alegia, honela jokatuko da ordainagiria kobratzeko:

  • Abonatuak frogatu beharko du matxura bere kontura konpondu duela, fakturaren kopia aurkeztuta.
  • Kontsumitutako metro kubikoen arabera kobratzea: aurreko urtean seihileko berean kontsumitutakoak zenbatuko dira.
  • Kontsumitutako metro kubikoen eta kontagailuan zehaztutako kontsumoaren arteko aldea kobratzeko, ordainduko da 0,35 euro, kontsumitutako metro kubikoa (gehi %10eko BEZa).

–Hornidurako hargunea edo saneamendu sarekoa baimentzeagatik: 300 euro (gehi %10ko BEZa) metro kubikoa.

–Hornidurako edo saneamenduko hargunea Udalak jarriko du, eta kostua eskatzaileak ordainduko du.

–Ur kontagailua konpondu, berria jarri edo tokiz aldatzeagatik: kontagailua konpontzeko, berria jartzeko edo tokiz aldatzeko lanen zenbatekoa.

Iragarkiaren kodea: L2414693