2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LABIANOKO KONTZEJUA
Ordenantza, herri-lurrak arautzen dituena. Hasierako onespena
Labianoko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko irailaren 27an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Labianoko herri-lurrak arautzeko ordenantza. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten; hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari. Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Labianon, 2024ko urriaren 4an.–Kontzejuko burua, Javier Larraya Reta.
Iragarkiaren kodea: L2414538