2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
Ibargoitiko Udal Planeko aldaketaren araudia, Getzeko 3. poligonoko 403. lurzatiari dagokiona
Ibargoitiko Udalak, 2024ko maiatzararen 21eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ibargoitiko Udal Planaren aldaketa, Getzeko 3. poligonoko 403. lurzatian, Diego eta Paula Álvarez Carrerak sustatua.
Behin betiko onespena argitara eman zen 2024ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 6an, eta orain argitara ematen da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.
Ibargoitin, 2024ko urriaren 11n.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.
Udal Plana (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2414798