2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GENEVILLA
Aldaketa, honako honetan: erregelamendua, arautzen dituena 1. poligonoko 525. lurzatian instalatutako Udaleko ur-hargunearen eta mahuken erabilera, eta horiek erabiltzeagatiko prezio publikoak. Hasierako onespena
Genevillako Udalak, 2024ko abuztuaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat honako honetan: erregelamendua, arautzen dituena 1. poligonoko 525. lurzatian instalatutako Udaleko ur-hargunearen eta mahuken erabilera, eta horiek erabiltzeagatiko prezio publikoak.
Iragarkia 2024ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta argitara ematen da jarraian.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Genevillan, 2024ko urriaren 8an.–Alkatea, María Asunción Landa Gil.
ALDAKETA, HONAKO HONETAN: ERREGELAMENDUA, ARAUTZEN DITUENA 1. POLIGONOKO 525. LURZATIAN INSTALATUTAKO UDALEKO UR-HARGUNEAREN ETA MAHUKEN ERABILERA ETA HORIEK ERABILTZEAGATIKO PREZIO PUBLIKOAK
1. artikulua. Xedea.
Erregelamendu honen xedea da arautzea 1. poligonoko 525. lurzatian kokatuak dauden ur-hargunearen eta ur-gomen erabilera, nekazaritza lanak eta antzekoak egiteko (herbizida-gurdiak betetzea, makinak garbitzea, etab.).
2. artikulua. Ur-hargunea erabiltzeko araudia.
Ur-hargunea jendearentzat eskuragarri egonen da, eta nekazari guztiek erabili ahal izanen dute nekazaritza jarduerarako, dagokion prezioa ordaindu ondoren:
–50 hektarea baino gutxiago: 30 euro urtean.
–50-100 hektarea: 60 euro urtean.
–100 hektarea baino gehiago: 100 euro urtean.
Instalazioak erabili ahal izanen ditu soilik giltza izateko eskubidea duenak. Giltza edukitzeko eskubiderik ez dutenei ezin izango zaie giltza utzi.
3. artikulua. Gomak erabiltzeko araudia, nekazaritzako ibilgailuak eta makineria garbitzeko.
Giltza eduki nahi dutenek, aldez aurretik, prezio publiko hau ordaindu beharko dute:
–Ibilgailua udaleko ibilgailuen erroldan alta emanda dutenak, eta zirkulazio-zerga ordaintzen dutenak: salbuetsiak.
–Genevillako Udalean erroldatuta egonik ere, ibilgailua Udaleko ibilgailuen erroldan alta emanda ez dutenak: 10 euro urtean.
–Aurreko paragrafoetan zehazten diren baldintzak betetzen ez dituen beste edozein interesdun: 20 euro urtean.
4. artikulua. Ur-hargunea eta instalazioak erabiltzeko eskubidea galtzea.
Ur-hargunea eta instalazioak erabiltzeko eskubidea honelakoetan galduko da:
–Instalazioak hondatzea edo behar bezala ez erabiltzea.
–Instalazioak norberak ez erabiltzea.
–Instalazioetako giltza hura erabiltzeko eskubiderik ez duen hirugarren bati lagatzea.
–Giltzaren kopiak udalaren baimenik gabe egitea.
–Erregelamendu honen edozein artikulu behin eta berriro eta nahita haustea.
Iragarkiaren kodea: L2414632