1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
77/2024 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez ematen baitira "Navarro Villoslada 2024" Literatura Saria, gaztelaniazko edizioan, eta "Navarro Villoslada 2024" Literatura Saria, euskarazko edizioan.
Edizioaren sektorea kulturaren arloan eskumena duen departamentuaren kultur politikaren parte da, bai argitalpenei (monografiak eta aldizkariak), ediziorako laguntzei eta liburu edo edizio azokak egiteko hitzarmenak ezartzeari dagokienez, bai eta sari honen bidez literatur modalitate edo genero batzuk sustatzeari dagokionez ere.
Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, Nafarroako Foru Komunitatean jatorrizko lanen literatur sorkuntza sustatzeko helburuarekin, "Navarro Villoslada 2024" Literatura Sariaren deialdia egin zuen apirilaren 8ko 34/2024 Foru Aginduaren bidez, hala gaztelaniazko edizioan nola euskarazkoan. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ekainaren 21eko 159/2024 Ebazpenaren bidez, "Navarro Villoslada 2024" Literatura Sarira aurkeztutako proposamenak baloratzeko hautatutako epaimahaiak izendatu ziren, bai gaztelaniazko ediziorako, bai euskarazko ediziorako.
2024ko irailaren 25ean egindako bilkuran, "Navarro Villoslada" Literatura Sariaren gaztelaniazko edizioaren epaimahaiak "Días de nada" izeneko lana aukeratu zuen, eleberri laburren generokoa, Alonso Fernández ezizenarekin aurkeztua. Epaimahaiak saria irabazi duen lanaren arkitektura bikaina, pertsonaien sorkuntza egokia eta bateko eta besteko hizkuntza-erregistroak erabiltzeko trebetasuna nabarmendu ditu. Lan horren egilea Francisco Javier Plaza Beiztegui da.
2024ko irailaren 24an egindako bilkuran, "Navarro Villoslada" Literatura Sariaren euskarazko edizioaren epaimahaiak "Sabino Arana Iruñerriko Elkanon" izeneko lana aukeratu zuen, antzerki generokoa, Toribio ezizenarekin aurkeztua. "Sabino Arana Iruñerriko Elkanon", epaimahaiak azpimarratu duenez, originaltasun eta freskotasun handiko lana da hizkuntzari dagokionez, eta, aldi berean, erakusten du egileak euskara menderatzen duela antzerkiko komunikazio hizkuntza gisa. Lan horren egilea Eduardo Valencia Tirapu da.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. "Navarro Villoslada 2024" Literatura Saria, gaztelaniazko edizioan, Francisco Javier Plaza Beiztegui jaunari ematea, "Días de nada" lanagatik.
2. 15.000 euroko gastua xedatzea Javier Plaza Beiztegui jaunaren alde, "Navarro Villoslada 2024" Literatura Sariaren gaztelaniazko edizioaren zuzkidura ekonomikoaren kontzeptu gisa, 2024ko gastu aurrekontuko A20000 A2010 2268 334200 "Navarro Villoslada Literatura Saria" izeneko partidaren kargura.
3. Javier Plaza Beiztegui jaunari 15.000 euro ordaintzeko baimena ematea, aurreko atalean adierazitako aurrekontu-partidaren kargura (zenbateko horrek %19ko atxikipena izanen du, PFEZari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 42. xedapen gehigarrian sariak ordaintzeko xedatutakoa betez).
4. "Navarro Villoslada 2024" Literatura Saria, euskarazko edizioan, Eduardo Valencia Tirapu jaunari ematea, "Sabino Arana Iruñerriko Elkanon" lanagatik.
5. 15.000 euroko gastua xedatzea Eduardo Valencia Tirapu jaunaren alde, "Navarro Villoslada 2024" Literatura Sariaren euskarazko edizioaren zuzkidura ekonomikoaren kontzeptu gisa, 2024ko gastu aurrekontuko A20000 A2010 2268 334200 "Navarro Villoslada Literatura Saria" izeneko partidaren kargura.
6. Eduardo Valencia Tirapu jaunari 15.000 euro ordaintzeko baimena ematea, aurreko atalean adierazitako aurrekontu-partidaren kargura (zenbateko horrek %19ko atxikipena izanen du, PFEZari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 42. xedapen gehigarrian sariak ordaintzeko xedatutakoa betez).
7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
8. Foru agindu hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira eta Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalera.
9. Foru agindu hau Javier Plaza Beiztegui jaunari eta Eduardo Valencia Tirapu jaunari jakinaraztea, eta adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urriaren 4an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2414554