2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Hiri-jarduketarako plan berezia, Zubiriko 27. poligonoko 425. lurzatian. Behin betiko onespena
Esteribarko Udalak, 2024ko irailaren 26ko osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentua, Zubiriko 27. poligonoko 425. lurzatiari buruzkoa. Plan hori José Miguel Rodríguez Ezpeletak sustatu zuen, Zubiriko 418.etik 424.era bitarteko lurzatien jabeen ordezkari gisa, aipatu lur-zatiaren puska baten hirigintza-erabilera aldatzea xede.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Esteribarren, 2024ko irailaren 30ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2414260