2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zerikusia duena Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan-baldintzei buruzko akordioarekin eta Lan-kontratudunen lan-baldintzei buruzko hitzarmenarekin. 0000187/2024 prozedura laburtua
Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak, 2024ko irailaren 2an, udal honi eskatu zion 0000187/2024 prozedura laburtuari dagozkion epatzeak egin zitzala. Izan ere, prozedura hori Nafarroako Gobernuak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio, eta hain zuzen ere, errekurtso horrek aurka egiten dio Lizarrako Udaleko Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan-baldintzei buruzko akordioaren 4. artikulua eta Lan-kontratudunen lan-baldintzei buruzko hitzarmena aldatzeko ebazpenari. Aldaketa hori 2024ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6an (Funtzio Publikoari buruz).
Interesdunak epatzen dira prozeduran demandatu gisa ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, azaldutakoarekin bat, jasotako errekerimenduari jarraikiz, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez.
Lizarran, 2024ko urriaren 4an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2414532