214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zerikusia duena Arieta Haur Eskolan, 2024-2025 ikasturtean, ikasleak onartzeko prozesuari buruzko alegazioekin. 0000182/2024 prozedura arrunta

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak, 2024ko uztailaren 26an, udal honi eskatu zion 0000182/2024 prozedura arruntari zegozkion epatzeak egin zitzala. Izan ere, prozedura hori M. U. N.-ek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio, eta hain zuzen ere, errekurtso horrek aurka egiten dio Lizarrako Udaleko alkatearen 2024ko ekainaren 6ko 514. Ebazpenari. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin ziren Arieta Haur Eskolan, 2024-2025 ikasturtean, ikasleak onartzeko prozesuari buruzko alegazioak.

Azaldutakoarekin bat, jasotako errekerimenduari jarraikiz, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, interesdunak epatzen dira prozeduran demandatu gisa ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2024ko urriaren 4an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2414531